01 Aza Urko Ruiz laudioarrak brontzea lortu du Euskadiko Selekzioarekin
Posted at 17:00h
in Berriak
Urko Ruiz Larizgoitiak, 18 urte azpiko Euskadiko Selekzioarekin batera, brontzezko domina lortu du urriaren 29tik azaroaren 1era Madrilen egin den Espainiako Gazte Selekzioen Txapelketan.
Laudioko Ganbegi 6-2 Hockey Taldeko jokalariak minutuak gozatu ditu, jokatutako 5 partidatan 4 gol sartuz, eta Selekzioko pitxitxien taularen buru izanez. Asturiasen eta Madrilen aurkako multzoko partidetan gola sartu zuen, baita Katalunia txapeldunaren aurkako finalerdian eta Andaluziaren aurkako hirugarren eta laugarren posturako partidan ere.