Satorrak H.T.k zazpigarren postua lortu du Espainiako Master +40 Txapelketan

 

Satorrak Hockey Taldeak merezimendu handiko zazpigarren postua lortu du Espainiako Master +40 Txapelketan.

Laudioko taldeko jokalariek ostiralean txapelketako A multzoan Trident Cat, 2022/2023 denboraldiko txapelduna, jokatu zuten 5 – 0 kontrako emaitza lortuz, eta Manzanares HC madrildarraren aurka neurtu zituzten indarrak, 3 – 1 emaitzarekin.

Txapelketako bigarren jardunaldian, larunbatean, Valentziako Warriorsen aurka jokatu zuten finalerdietan, bosgarren eta seigarren postuetan sartzeko, baina ez zuten garaipenik lortu eta 3 – 0 galdu zuten kanporaketan.

Atzo, igandean, azken jardunaldian, zazpigarren eta zortzigarren postua jokoan, 4 – 1eko emaitza lortu zuten Comunitat Valencianaren aurka.

.