31 Mai Rapid Apillek zilarrezko domina eta Ganbegik brontzezkoa lortu dituzte Euskadiko Txapelketan
Posted at 20:09h
in Berriak
Rapid Apillek zilarrezko domina eta Ganbegik brontzezkoa lortu dituzte areto hockeyko kadete Euskadiko Txapelketan
Jolasetan jokatutako azken jardunaldia garrantzitsua izan da Laudioko taldeentzat. Helburu zaila zen arren, laudioko taldeak igo dira podiumera RC Jolasetarekin, garailea izan denarekin. Hau izan da azken sailkapena:
1. – RC Jolaseta – 21 puntu
2. – Rapid Apill HT – 18 puntu
3. – Ganbegi HT – 12 puntu
4. – Pasaiako Trintxer – 10 puntu
5. – Atlético San Sebastián – 9 puntu
6. – RCJ 1933 – 7 puntu
7. – CH Stick Getxo – 6 puntu
8. – Santo Tomás Lizeoa – 0 puntu