Gardeako Udal Hockey Zelaia garbitzen hasi dira

Gaur hasi dira Gardeako Udalaren Hockey zelaia garbitzeko lanak.

Lanak bost egunez luzatuko dira, eguraldiak uzten badu. Garbiketa horrekin, eta Laudioko Udalak eta Arabako Hockey Federazioak instalazioaren baldintzen jarraipen handiagoa eginda, espero da laster zehaztuko dela instalazioaren aldizkako lan-plan bat, zelaiaren eta instalazioen egoera hoberena izan dadin.