Euskadiko 16 urtez azpiko selekzioak deitutako GANBEGIko sei jokalari

Martxoaren 17tik 21era Terrasan egingo den 16 urtez azpiko Espainiako Selekzio Txapelketan parte hartzeko, Ganbegi 6-2 hockey Taldeko kadete mailako sei jokalari deitu ditu FVHk txapelketa prestatzeko.
Gari Hernando, Ibai Tejedor, Aimar Atxa, Asier Gutierrez, Unai Ortiz de Zarate eta Urko Ruiz, 2018/19 denboraldian parte hartu zutenak, txapelketan parte hartuko duten 18 hautatuen artean egoten saiatuko dira.
Zorte on!